Gizartea -

Ez da inor zauritu

Sutea izan da Santurtziko kaian, ontzi bateko bodegan

Suhiltzaileak berehala bertaratu dira, eta garrak itzaltzeko lanetan jarraitzen dute. Ez da inor zauritu, baina ke-adar handia sortu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ontzi bateko upeltegian sutea izan da gaur eguerdian, sufrea kargatzen ari zirenean, Santurtziko kaian, Ertzaintzak eitb.com-i jakitera emandakoaren arabera. Suhiltzaileak berehala bertaratu dira, eta garrak itzaltzeko lanetan jarraitzen dute. Ez da inor zauritu, baina ke-adar handia sortu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi bideoak Suteak argazkiak