Gizartea -

Gertakaria

Haur bat hil eta beste bi larri zauritu dira sute batean, Sevillan

Hildako neskatoak sei urte zituen, eta horren bi nebak dira zauritutakoak: 13 hilabetekoa bata eta 14 urtekoa bestea.

6 urteko mutikoa hil da Dos Hermanasen sute batean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei urteko haur bat hil da eta horren bi nebak (13 hilabetekoa bata eta 14 urtekoa bestea) larri zauritu dira bart Dos Hermanasen (Sevilla) izandako sute batean. 36 urteko emakume bat (umeen ama, antza) ere zauritu da, baina ez dute jakinarazi zein den horren egoera.

112 Larrialdi Zerbitzuetatik azaldu duenez, ezbeharrean haur bat hil da erreduren ondorioz, eta zaurituak oso egoera larrian daude, kea arnasteaz gain erredura larriak baitituzte.

Sutea Dos Hermanas udalerriko Los Montecillos auzoan gertatu da, Seixa plazako eraikin bateko hirugarren solairuan, eta suak etxebizitza bat soilik harrapatu du.

13 hilabeteko haurra oso larri dago eta Virgen del Rocio Haur Ospitalean ingresatu dute. 14 urtekoa ere ospitale horretara eraman dute, baina erreduren unitatera. 36 urteko emakumea, berriz, Virgen de Valme Ospitalera eraman dute, Sevillara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea