Gizartea -
Suteak
Zortzi lagun artatu dituzte Portugalete eta Durangon izandako suteetan
Portugaleten, etxebizitza batek su hartu du eta bizilagun batzuk artatu behar izan dituzte. Durangon, jatetxe txinatar batean izan da sutea, eta sei pertsonak laguntza medikoa behar izan dute.
Erredakzioa
Etxebizitza batek su hartu du bart Portugaleten (Bizkaia) eta, ondorioz, emakume bat eta horren semea artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik.
Sua Carmen Gandarias kalean piztu da, 22:30 aldera. Bizilagunak kalera atera behar izan dituzte, suhiltzaileek garrak itzali arte. Suak kalte handiak egin ditu etxebizitzan.
Sua eraikineko laugarren solairuan piztu da. Ordubete beranduago, suhiltzaileek sutea itzali dute eta bizilagun guztiak etxera bueltatu dira. Emakume bat eta horren semea Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.
Durangon, jatetxe txinatar batean sutea izan da iluntzean. Sua sukaldean piztu omen da, eta sei lagun artatu behar izan dituzte, kea arnastu baitute.
Segurtasun Sailaren arabera, sutea 20:45etan piztu da, jatetxeko ke-kanpaia batean. Horrenbestez, suhiltzaileek Durangoko Ambrosio Meabe kaleko bost solairuko eraikina hustu behar izan dute.Kearen eraginez, bi ertzain, Eibarko udaltzain bat eta bi bizilagun artatu dituzte, kea arnasteagatik. Ordubete beranduago, eraikin horretako bizilagunak etxera bueltatu dira, bi familia izan ezik, argirik ez zeukatelako.