Gizartea -

Zazpigarren elkarretaratzea

500 bat lagunek Hodei Egiluz gogorarazi dute Galdakaon

Hodei Bila elkarteak jakitera eman duenez, Belgikako Poliziak ikerketa lerro berriak zabaldu dituela iragarriko du "datozen egunetan".

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Galdakoztarrek elkartasuna adierazi diete Hodei Egiluzen senitartekoei

2:00

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

500 bat lagunek elkarretaratzea egin dute gaur, Galdakaon (Bizkaia), udaletxearen aurrean. Hodei Egiluz gaztea Belgikan desagertu zenetik zazpi hilabete bete dira dagoeneko.

Elkarretaratze isilak hamar minutuko iraupena izan du. Herriko ikasleek panel bat margotu dute "Gu ere, Hodeiren bila" leloarekin.

Gaztearen senitartekoei elkartasuna adierazi diete parte-hartzaileek, eta ikerketak ahalik eta lasterren Galdakaoko gaztea non dagoen argitzeko eskatu dute. Urriaren 19an galdu zen, Anberesen.

Ikerketa lerro berriak

Elkarretaratzea amaitu eta gero Hodei Bila elkarteko bi kidek jakitera eman dutenez, ikerketa lerro berriak zabaldu dituela iragarriko du "datozen egunetan" Belgikako Poliziak.

Belgikako Poliziak pista berri bat aurkitu duela azaldu zuten Hodeiren gurasoek iragan astean, eta ikerketak beste norabide bat har dezakeela ohartarazi zuten.

Hodeiren gurasoak Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidenteordearekin bildu ziren iragan astean, ikerketa aurrera eramateko babesa lortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao bideoak