Gizartea -

Berdintasuna

Emakundek Berdintasun Sarea abiarazi du

Guztira, 24 erakunde publikoz osatuta egongo da eta, sarearen helburua berdintasunen alorrean dauden esperientzien trukaketarako elkargune izatea da.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Artxiboko irudia.
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Artxiboko irudia.
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Artxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak berdintasunerako sarea jarri du abian. 24 erakunde publikok osatuko dute sarea eta aipaturiko guneak berdintasun alorrean dauden esperientzien trukaketarako elkargune izatea du helburu.

Gaur goizean aurkeztuko dute Berdintasun Sarea Bilbon. Sarean 24 erakunde publikok parte hartzen dute: Alokabide, Basquetour, CEDEMI (Ezkerraldeko Enpresak Garantzeko Zentroa), CEIA (Arabako Eraberrikuntza Industrialdea), EJIE, Elika Fundazioa, Euskadiko Kirol Portua, Euskal Irrati Telebista, Euskal Trenbide Sarea, Euskotren, Itelazpi, Izenpe, Metro Bilbao, Osakidetza, SPRI, URA Agentzia, VISESA, Euskadiko Orkestra, IHOBE, Neiker, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Etxepare Institutua, HAZI Fundazioa eta Haurreskolak Patzuergoa.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren iritziz, erakunde publikoak "beste erakunde eta elkarte batzuentzat eredu" izan behar dira, eta berdintasunean aurrera egitea "behar beharrezkoa" dela gogorazi du: "giza eskubideen ikuspuntuaz gain, eraginkortasunerako eta pertsonen gogobetetzerako onuragarria delako".

Sarearen aurkezpenean, Landaidarekin batera, Carmelo Arcelus Ogasun eta Finantza Saileko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea eta Javier Bikandi Herri Administrazio eta Justizia Saileko Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria izan dira.

Sarean dauden erakundeek plataforma on line bat izango dute, eta bertan laguntza metodologikoa eta teknikoa, zuzeneko prestakuntza saioak eta praktika onak partekatzeko aukera izango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakunde albisteak