Gizartea -
Bilboko Epaitegian
LOMCEren protestetan parte hartu zuten 10 ikasle epaituko dituzte gaur
Manifestazioak azaroan egin zituzten, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Jose Ignacio Wert ministroak bultzatutako legearen aurka.
Erredakzioa
LOMCE legearen aurkako protestetan parte hartu zuten hamar ikasle epaituko dituzte gaur Bilbon, desordena publikoak egitea egotzita. Ikasle Abertzaleak sindikatuak elkarretaratzea egingo du Auzitegiaren aurrean, 12:30ean.
Manifestazioak azaroan egin zituzten, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Jose Ignacio Wert ministroak bultzatutako legearen aurka.
Manifestazioen amaieran, istiluak izan ziren, eta Ertzaintzak hainbat gazte identifikatu zituen. Hamar adingaberen aurkako epaiketa hasiko da gaur Bilbon, eta beste zortzik epailearen aurretik igaro beharko dute datozen asteetan.