Gizartea -

Arrainaren parasitoa

Antxoetan anisakisa aurkitu dutela ohartarazi du Jaurlaritzak

Anisakisa kutsatzaile natural eta arrunta da itsas arrainetan eta zefalopodoetan. Normalean, horien tripetan egon ohi dira.

Bokartak. Artxiboko irudia: EFE
Bokartak. Artxiboko irudia: EFE
Bokartak. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elikadura-katean sartzen diren elikagai freskoen gaineko ohiko ikuskaritzetan, anisakisa hauteman da "maiztasun handiarekin" arrantzatutako antxoatan, Eusko Jaurlaritzak agiri batean jakitera eman duenez.

Kontsumo arrunteko arrain freskoetan anisakis parasitoa aurkitzea "gauza normala" da. Ohi baino ehuneko handiagoa hautemateak osasun-arazoak eragin ditzakeenez kontsumitu aurreko prestaketaren arabera, Osasun Sailaren Osasun Publikoko Zuzendaritzak hainbat gomendio eman ditu, balizko arazoak saihesteko.

Arrainak tripak kenduta saltzea eta erostea, ahal dela, eta ezinezkoa bada, tripak ahalik eta azkarren kentzea gomendatzen du Osasun Sailak.

Prestatu edo izoztu

Arraina prestatzea barrualdean 60 graduko tenperatura izateko moduren batean, eta ondoren kontsumitzea, edo, bestela, aurrez izoztea. 10 minutuz 60 gradutik gora egonez gero, parasitoa akabatzea lortzen da. 24 orduz -20 graduko tenperaturan izoztuta, parasitoa desgaitu egiten da.

Sukaldaritzako aukerei dagokienez, labean, txingarretan edo plantxan prestatzea gomendatzen da, arraina irekita, barnealdea 60 graduko tenperaturara iristea segurtatzeko. Inola ere ez da gordinik edo marinatuta kontsumitu behar.

Azkenik, gogoan izan behar da anisakisa kutsatzaile natural eta arrunta dela itsas arrainetan eta zefalopodoetan. Normalean, horien tripetan egon ohi dira, baina egoki prestatu eta sukaldean ibili eta gero, anisakiasia jasateko arriskua saihestu daiteke.

Euskal portuetan sartu den antxoetan anisakisa antzeman dutela ohartarazi du Osasun Sailak, baina "arraina dieta orekatu baten parte da eta neurriak hartuta kontsumitzen jarraitzera animatu du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea