Gizartea -
Hipotekak
Kutxabankek HMEI indizea baliogabetzeko epaiari helegitea jarriko dio
Donostiako epaitegi batek indizea baliogabetu zuen administrazioko hainbat arau ez dituelako errespetatzen.
Erredakzioa
Donostiako epaitegi batek HMEI indizea baliogabetu zuen iragan apirilaren 29an ez zuelako administrazioko hainbat arau errespetatzen. Dirudienez, Kutxabankek epaiari helegitea aurkeztuko dio.
Agiri batean, Kutxabankek azaldu duenez, "hainbat epaitegik onartu egin dute Kutxabankek HMEI indizea desagertu ostean egin zuen araudia eta 'abusuzko' klausulak albo batera utzi dituzte".
Horrela, "manipulatzeko aukerari dagokionean, merkatuak berak indizea zein den adierazten digu; bezeroek eta erakundeen arteko operazioetan". "Horregatik -azaldu dute-, kutxek egiten dituzten operazioak hartzen ditu kontuan kalkulua egiteko".
Euskal erakundeak jakinarazi duenez, indize horrek azken hilabetean egindako operazioen batez bestekoa islatzen du. "Ez da kalkulu teoriko bat, merkatuak ezarritako salneurri errealen batez bestekoa baizik", esan du.
Kutxabankek gogoratu duenez, "oso zorrotzak" dira indizeak edota erreferentzia tipoak desagertu osteko erregimenarekin.