Gizartea -
Enplegua
EAEn beste erkidegoetan baino kontratu mugagabe gutxiago egiten dira
2013ko lehen hiruhilekoarekin alderatuz joera honek % 5,1 egin du behera, estatuan gehien jaitsi den erkidegoan bilakatuz.
Erredakzioa
EAE urteko lehen hiruhilekoan kontratuak mugagabean gutxien bilakatu diren erkidegoa izan da. 2013ko garai bereko datuekin alderatuz % 5,1 jaitsi da joera hori.
Giza Baliabideen Kudeaketak burutzen dituen Randstad enpresak egin duen ikerketa baten arabera urtarrila eta martxoa artean 3.619 kontratu bilakatu ziren mugagabean EAEn. Horietako 1.802 Gipuzkoan, 1.169 Bizkaian eta 648 Araban.
Datu hauek 2013ko garai bereko emaitzekin alderatuz % 5,1 jaitsi dira. Estatuko jaitsiera nabarmenena da eta Galizia (- % 4), Gaztela eta Leon (- % 4) eta Asturias (- % 3) bezalako erkidegoetako datuen gainetik dago.
Gipuzkoa izan da kontratu mugagabeak gehien hazi diren lurraldea ( % 10,9). Bizkaian % 17,9 jaitsi dira eta Araban % 15,7.
Ikerketa honen arabera EAEn emakumeei egin zaien kontratu mugagabeak gizonezkoei egindakoen atzetik gauzatu dira, % 46,3.
Randstad-en arabera kontratu hauek sendotu egin dira eta igoera nabarmenenak Extremaduran (% 40), Kantabrian (%38) eta Nafarroan ( % 14,5) izan dira.