Gizartea -

Sanferminetarako

Entzierroen araudi berria onartu dute Iruñeko Udalean

Hirugarren suziria zezen guztiak plaza barruan daudenean botako dute, eta ez lehenengoa sartzen denean, orain arte egin izan duten bezala.

Isunak jarriko dizkiete entzierroko arau-hausleei

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Entzierroak egiteko araudi berria onartu dute gaur Iruñeko Udaleko taldeek. Azken momentuan, dokumentuan aldaketa bat egin dute; hirugarren suziria zezen guztiak plaza barruan daudenean botako dute, eta ez lehenengoa sartzen denean, orain arte egin izan duten bezala.

Horrez gain, araudiak hainbat zigor aurreikusten ditu entzierroetan izaten diren jarrera zehatz batzuk desagerrarazteko. UPNk, Nafarroa Baik, PSNk eta PPNk aldeko botoa eman dute, eta Bildu, Aralar eta Izquiera-Ezkerra abstenitu egin dira.

Nafarroa Baik hirugarren suziriaren inguruko proposamena egin du, eta UPNz gain, gainerako alderdiek bat egin dute eskaera horrekin.

Nafarroa Baik beste bi proposamen aurkeztu ditu, baina ez dituzte onartu.

Ana Elizalde UPNko zinegotziak adierazi du entzierroa “ondo egin ahal izateko” araudia dela, eta horren aurka doazen “jarrerak” zigortu egingo dituztela azpimarratu du. “Euren burua eta gainerakoak arriskuan jartzen dituztenen aurka egingo dugu araudi berri honekin”, adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea