Gizartea -
Hezkuntza
LOMCE legea beteko ez dutela iragarri dute Gasteizko 16 ikastetxek
Gasteizko Gure Hezkuntza Plataformak sinadura bilketarako kanpaina bat jarri du martxan. Helburua Gasteiz LOMCE legerik gabeko hiria izatea da.
Erredakzioa
Gasteizko Gure Hezkuntza plataformak ostegun honetan iragarri duenez, ez du Espainiako Gobernuaren LOMCE hezkuntza erreforma ezarriko, eta Arabako hiriburuko beste hamasei ikastetxek ere ekimenarekin bat egingo dutela azaldu dute.
Plataformako kideek azaldu dutenaren arabera, Gasteizko Udalean aurkeztuko duten sinadura bilketa bat jarri dute martxan. Helburua Gasteiz LOMCE legerik gabeko hiria izatea da.
Ekimenarekin bat egingo duten irakasleek LOMCE legea ez betetzeko konpromisoa hartzen dute eta, adibidez, Oinarrizko Lanbide Heziketa aukera baliagarritzat onartuko dute, erreformak alternatiba bat dela jaso arren.
Desobedientzia onartuko duten ikasleei dagokienez, berriz, erlijioa ikasteko edo ikasleak bereizteko aginduak ez dituzte beteko. Ikasleen familiek, gainera, ebaluazio sistemari uko egingo diote eta irakasleak egindako etengabeko hezkuntzaren alde egingo dute.
Irailean
LOMCE legea joan den abenduaren 30ean jarri zuten indarrean eta datorren ikasturtean ezarriko dute Lehen Hezkuntzan eta Oinarrizko Lanbide Heziketan.
Eusko Jaurlaritzak, hala ere, LOMCE legearen aurkako helegitea ezarri zuen Auzitegi Konstituzionalean eta, azkenean, LOMCE legeko hizkuntzen dekretua ez dute Euskadin aplikatuko. Izan ere, EAEko hezkuntza ereduek gaztelaniazko eskaintza bermatzen dute.