Gizartea -

Donostia

Hasi dira Zurriolako kai-muturra konpontzeko lanak

Ondorioz, gutxienez hiru astez itxiko dute Zurriolako hondartza. Kai-muturra konpontzeaz gain, hondarra ere eramango dute Zurriolara, eta baita Ondarretako hondartzara ere.

Olatua Zurriolako kai-muturra jotzen. Argazkia: Efe
Olatua Zurriolako kai-muturra jotzen.
Olatua Zurriolako kai-muturra jotzen. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasiko dira denboralearen ondorioz kaltetutako Donostiako Zurriolako kai-muturra konpontzeko lanak. Eguraldiak aparteko atzerapenik eragiten ez badu behintzat, gutxienez bi hilabete beharko dituzte amaitzeko.

Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako Azpiordezkaritzak jakitera eman duenez, suntsitutako zatian lan egin ahal izateko beharrezko lanekin hasiko dira. Hala, bide bat egingo dute bertara lan-tresnak eraman ahal izateko.

Horretarako, eremu guztia itxi egingo dute, eta bidea egokitzen dutenean, garabia eraikiko dute. Hala, suntsitutako zatia estaliko dute 30 tonako harri puskekin.

Hondartza, hiru astez itxita

Ondorioz, gutxienez hiru astez itxiko dute Zurriolako hondartza. Kai-muturra konpontzeaz gain, hondarra ere eramango dute Zurriolara, eta baita Ondarretako hondartzara ere. Udaletik jakinarazi dutenez, eguraldia lagun, hiru asteko epea laburtzeko saiakera egingo dute langile eta teknikariek. Izan ere, surf eskola eta Zurriola inguruko ostalariak kexu agertu dira berritze lanek kalte egiten dietelako.

Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurugiro Ministerioak esleitu ditu lanak, 1.570.583 euroren truke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea