Gizartea -

Istripu bat izan ostean

Iruñeko Hiri Segurtasuneko zinegotzia zigortuta, edanda gidatzeagatik

Ignacio Polo Iruñeko UPNko zinegotziari 500 euroko isuna jarri diote, eta gidabaimeneko 6 puntu kendu dizkiote, 0,64ko alkohol tasarekin gidatzeagatik

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

500 euroko isuna eta gidabaimeneko sei puntu kendu dizkiote Ignacio Polo Iruñeko Udaleko Hiri Segurtasun zinegotziari (UPN), alkohol kontrol batean emaitza positiboa izateagatik, Diario de Navarra-k publikatu duenez.

Polok aparkatuta zegoen beste auto baten kontra talka egin zuen, mozkor eginda, errepidera sartzera zihoala. Agenteek egin zioten kontrolean, aire-litro bakoitzeko 0,64 miligramo alkohol bota zuen.

1945eko irailaren 15ean jaio zen, eta lau seme-alaba ditu. Polo fisioterapeuta da, eta Erizaintzan diplomaduna. UPNren ordezkaria zinegotzi da Iruñeko Udalean 1995etik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Albisteak Nafarroa