Gizartea -

Iruñean

Gizonezko bat hil dute labankadaz Iruñeko Milagrosa auzoan

34 urteko gizonezkoa erietxean hil da. Nafarroako hiriburuko Milagrosa auzoan gertatu da erasoa goizean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko gizonezko bat hil da gaur erietxean Iruñeko Milagrosa auzoan labankada bat jaso ondoren. Polizia Nazionala gertatutakoa ikertzen ari da.

Erasoa goizeko 11:30ean izan da, Milagrosa auzoko Gelbenzu kalean. A.S.C. beste pertsona batekin sutsu ari zen eztabaidan, eta beste horrek, antza, labankada eman dio.

Anbulantzia berehala agertu da, baina ezin izan dute deus egin bizitza salbatzeko, eta ospitalean hil da zaurien ondorioz .

Hildakoaren pisukidea, 26 urteko gazte kolonbiar bat atxilotu dute ustez erasotzailea delakoan eta hilketa leporatuta. Polizia Nazionalak ez du ustezko erasotzailearen inguruko bestelako informaziorik jakitera eman, eta kasua ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea