Gizartea -

Akordioa

15 hilabeteko espetxe-zigorra Ana Torrojarentzat, iruzur fiskalagatik

Kartzela-zigorraren ordez, 9.000 euroko isunari aurre egin beharko dio. Horrez gainera, 1,4 milioi euro ere ordaindu beharko ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Torroja abeslariak urtebete eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra onartu du, iruzur fiskalagatik. Kartzela-zigorraren ordez, 9.000 euroko isunari aurre egin beharko dio abeslariak. Horrekin batera, 1.392.989 euro ere ordaindu beharko ditu, 2003an, 2006an eta 2007an Ogasunari iruzur egina izana onartu ondoren. Zehazki, 796.410 euroko iruzurra izan zen, PEFZ kuotetan.

Torrojak Palmako auzitegietan agertu behar izan du asteazken honetan, eta akordioa lortu du bertan Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzarekin eta Estatuko Abokatutzarekin.

Hala, Mecano taldeko abeslaria ohiak erredun jo du bere burua eta aitortu egin du Panaman eta Hollandarren Antilletan sozietate estruktura berezua ezarrita Erresuma Batuan bizi zela itxurak egin izana. Horri esker, ez zuen PEFZ ordaindu. Hala, Torrojak 202.068 euroko iruzurra egin zuen 2003an, 223.935 eurokoa 2006an eta 370.407koa 2007an. Ondorioz, 796.410 euro ordainduz beharko dizkio Estatuari, erantzukizuna zibila dela-eta.

Halaber, 477.846 euroko isunei ere aurre egin beharko die, eta beste 118.733 euro ordaindu beharko ditu bide administratiboan.

Orain arte, 700.000 euro itzuli ditu Torrojak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea