Gizartea -
Martxoaren 3ko istiluak
Hiru lagun gehiago atxilotu dituzte martxoaren 3ko istiluen harira
Azken bi asteetan sei pertsona atxilotu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan martxoaren 3an Bilbon egin zen Foro Ekonomikoaren ondoren izandako istiluen harira.
Erredakzioa
Ertzaintzak hiru pertsona gehiago atxilotu ditu Bilbon eta Gasteizen, martxoaren 3an Bilbon egin zen Foro Ekonomikoaren ondoren izandako istiluekin eta triskantzekin zerikusia dutelakoan.
Horietako bi Bilbon atxilotu dituzte goizean eta hirugarrena, arratsaldean Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ertzaintzak ez du atxilotuen gaineko informaziorik zabaldu.
Gaurko atxilotuak zenbatuta, dagoeneko sei pertsona atxilotu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan martxoaren 3ko istiluen harira.
Sei horiez gain, martxoaren 3an bertan beste zazpi pertsona atxilotu zituzten eta beste bat inputatu.