Gizartea -
Etorkinak
30 bat etorkinek 10 ordu eman dituzte Melillako hesiaren gainean
Hesiaren gainean zeuden azken bi etrokinak 19:00etan jaitsi dira, Aguadun hamar ordu bertan eman eta gero, Melillako iparraldean.
Erredakzioa
30 bat etorkinek hamar ordu eman dituzte Melillako hesiaren gainean, sei metroko altueran. Pixkanaka-pixkanaka nekeak guztiak jaitsi ditu; izan ere, hesia gainditzeko saiakera 09:00etan hasi dute etorkinek "askatasuna, askatasuna" eta "Espainia, Espainia" oihukatuz.
Saharaz hegoaldeko beste etorkin batek kaleargi batean igota lau ordu eman zituen duela astebete, 150-200 etorkin hesia gainditzen saiatu ostean. Gaur gertakariak berriz errepikatu dira.
Hesiaren gainean zeuden azken bi etrokinak 19:00etan jaitsi dira, Aguadun hamar ordu hesian eman eta gero, Melillako iparraldean.
Horrela, 200 bat etorkin Melillara sartzen saiatu dira gaur goizean. Mugako hesia taldeka gainditzeko saiakeran aritu diren bi etorkin kaleargi batean igo dira eta beste hogei inguru sei metroko altuera duen eta muga banatzen duen Melillako hesira igo dira.
Lehen txanda batean, hesiaren gainean zeuden 27 etorkinetatik 20 Marokora itzuli dira. Sei ordu eman dituzte hesiaren gainean.
Jaitsi ostean Marokoko arduradunak Saharaz hegoaldeko etorkinen kargu egin dira. Beste zazpi etorkinek hesiaren gainean jarraitu dute, horietako bat kaleargi batean igota dago. Zonan zeuden kazetariak tokitik eraman ditu Guardia Zibilak.
Etorkinetako bati lipotimia eman dio eta guardia zibilek artatu behar izan dute. Zauritua jaitseko zailtasunak izan dituzte, baina Melillako ospitalera eraman ahal izan dute.
Poliziak jakitera eman duenez, Melilla iparraldean izan da hesia gainditzeko saiakera, Pinares de Rostrogordo inguruan. Goizeko bederatzietan hasi duten saiakeran Marokoko polizia gainditzen saiatu dira. Etorkin ugarik ezin izan dute aurre egin baina beste batzuek hesiaren gainera eta kaleargiaren gainera igotzea lortu dute. Horiek, muga banatzen duten gunean daude, Melillan.
Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak hainbat kide bidali dituzte mugako inguru horretara, eta ibilgailuen joan-etorria eten dute.
Gertakari honek joan den ostiralean kaleargi batera igo zen etorkina gogorazi du eta azkenengo asteetan Melillan bizi duten presioa nabarmendu du.