Gizartea -

2013-2020

Osasun Planaren edukia 'atsegin' duela onartu du EH Bilduk

Nahiz eta egitasmoaren "filosofíarekin" ados azaldu, EH Bilduk "norabide aldaketa" bat eskatuko du. Bestalde, gaixotasunen prebentzioan esfortzu handiagoa eskatuko du PPk.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak egindako 2013-2020 Osasun Planaren edukia "atsegin" duela onartu du EH Bilduk, baina Iñigo Urkulluren Exekutiboak aurrera eraman nahi dituen "murrizketa eta herstura" politikak zalantzan jarri ditu.

Asteazkeneko saio monografikoan, Gasteizko Ganberan, defendatuko dituzten proposamenak aurreratu dituzte Rebeka Ubera eta Eva Blanco EH Bilduko legebiltzarkideek prentsaurrekoan.

Egitasmoa abenduaren 23an onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. Planak 146 ekintza espezifiko jasotzen ditu politika publikoen emaitzak eta eraginkortasuna hobetzeko.

Osakidetza nozitzen ari den "narriadura" kritikatu dute EH Bilduko bi legebiltzarkideek, eta azken hiru urteetan desagertu diren 3.000 lanpostuak adibidetzat jarri dituzte.

Nahiz eta egitasmoaren "filosofiarekin" ados azaldu, EH Bilduk Osasun Sailaren "norabide aldaketa" bat eskatuko du. Testuan bildutako ekintzak bultzatzeko partida ekonomikoak eskatuko ditu koalizio abertzaleak.

PP

Bestalde, gaixotasunen prebentziorako ekintzak indartzea eskatuko dio Euskadiko PPk Urkulluren Gobernuari. Era berean, gaixo kronikoen hezkuntza hobetzeko politikak areagotzea eskatuko du PPk.

Laura Garrido PPko legebiltzarkideak prentsaurrekoa eman du Gasteizko Ganberan. Prebentzioan egin beharreko lana testuak orokorrean aipatzen duela kritikatu du Garridok, eta zehaztasun handiagoa eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak EH Bildu Bizkaia Medikuntza albisteak