Gizartea -
Grebaren ostean
Iruñean atxilotutako bederatzi pertsonetatik azkena aske, karguekin
Gaztea polizia-etxean izan da desordena publikoak egitea eta agintariei kasurik ez egitea leporatuta.
Erredakzioa
LOMCE legearen aurkako greban, Iruñean atzo atxilotutako bederatzi pertsonetatik azkena aske geratu da karguekin, eta egoitza judizialean agertu beharko du, epaileak hala eskatzen duenean.
Gobernuak Nafarroan duten Ordezkaritzatik jakitera eman dutenez, gaztea polizia-etxean izan da desordena publikoak egitea eta agintariei kasurik ez egitea leporatuta. Desordena publikoak egotzi dizkieten beste hiru pertsona ere aske geratu dira kargupean, goizean.
Atzo atxilotutako beste bost pertsonak euren arduradunen babespean geratu dira, adingabeak izanda, iturri berberek adierazi dutenez.
Atxilotutako bederatzi pertsonetatik, zortzi Alde Zaharreko istiluetan atxilotu zituzten goizean, Iruñean. Bederatzigarrena arratsaldean atxilotu zuten, Alde Zaharrean baita ere.