Gizartea -

Izen aldaketa

Madrilgo aireportuak Adolfo Suarez izena hartuko du

Sustapen ministerioaren arabera, "Espainiako historian ezinbesteko papera izan zuen" eta "Estatuaren zentzu bikaina" zuen. "Adolfo Suarez aireportua, Madril-Barajas" izena hartuko du.

Bidaiariak Barajas aireportuan. Argazkia: EiTB
Bidaiariak Barajas aireportuan. Argazkia: EiTB
Bidaiariak Barajas aireportuan. Argazkia: EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madril-Barajas aireportuak Adolfo Suarez Espainiako Gobernuko presidente ohiaren izena hartuko du, Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen proposamen bati esker. Horrela jakinarazi du Sustapen ministerioak.

Ana Pastorrek zuzentzen duen departamentuak aireportuaren izena aldatzea erabaki du eta "Adolfo Suarez aireportua, Madril-Barajas" izena hartuko du.

Agiri batean, Sustapen ministerioa esan du "Espainiako historian ezinbesteko papera" izan duela. "Espainiako trantsizioaren eta Demokraziaren arrakastan ezinbesteko izena izan zen. Bere lana ezinbestekoa izan zen Espainiako lorpen handienetariko bat aurrera eramateko: 1978ko Espainiako Konstituzioa".

Ana Botella Madrilgo alkateak proposamen hori defendatu zuen eta Espainiako hiriburuko aireportuak atzo hil zen presidente ohiaren izena eramateko lan egingo zuela esan zuen.

Alkatearen ustez, "madrildarrak pozik izango lirateke Madrilgo aireportuak (Espainiako ikur garrantzitsuenetariko bat, eta Madrilentzat Espainiako hiriburu gisa) Adolfo Suarezen izena hartuko balu".

"Hil osteko omenaldi oso garrantzitsua litzateke", esan du Botellak. Halere, gogoratu du aireportua ez dela Madrilgo hiriaren konpetentzia, "Sustapen ministerioarena baizik".

Madrilen hainbat proposamen zeuden presidentea gogoratzeko, eta azkenik hau aurrera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea