Gizartea -

Lan-ikuskatzailetzaren arabera

Deskargako lan-istripuaren atzean 'kriminalitate zantzuak' daude

Lan-ikuskatzailetzaren arabera, "erantzukizun penala duten pertsonak" izan daitezke, irailaren 18an lan-istripuan hil zen langilearen harira.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan-ikuskatzailetzaren arabera, "kriminalitate zantzuak" daude irailaren 18an langile bati heriotza sortu zion lan-istripuaren atzean. Gainera, "erantzukizun penala duten pertsonak" egon daitezke. Langilea GI-632 errepidean zegoen lanean, Deskargan.

Aballa S.L enpresarentzat lan egiten zuen (Lapatza aldi-batera enpresa elkarteak -Moyua eta Antzibar enpresek osatua- azpikontratatua) eta kamioi baten barruan zegoela 10 metroko altueratik erori zen.

Lan-istripua Deskargako errepide berriaren eraikitze-lanean gertatu zen, GI-632n, Antzuola eta Bergara artean. Gipuzkoako Foru Aldundiak esleitu zuen eta "kautelazko neurri" gisa Aballa S.L enpresa lanetatik kanpo uztea erabaki zuen, "irregulartasun zantzuak" detektatu ostean, ikerketaren emaitza definitiboen zain.

Izaskun Urien Osalaneko zuzendaria eta Ricardo Minguez EAEko Gizarte Segurantzako eta Lan ikuskaritzako arduraduna Gipuzkoako batza orokorretan izan dira istripuaren berri emateko. Esan dutenez, istripuaren "zergatia" laneko lanabesetan zeuden "akatsetan" egon daiteke.

Urienek esan duenez, Osalanen txostenak 86 orrialde ditu eta "dirudienez", kamioiaren balaztetan izan zen akatsarengatik gertatu zela istripua.

Ikerketan azaldu dutenez, ibilgailuaren eserlekua ez zen jatorrizkoa eta ezin zen bere altuera erregulatu. Gainera, ez zuen segurtasun-uhalik: hori oso garrantzitsua dela aitortu du Urienek, izan ere, kolpea jaso zuenean, lehiotik irten zen langilea eta atoiak harrapatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea