Gizartea -

Desagerpena

Galdakaok Hodei gogoratu du, desagertu eta bost hilabetera

Galdakoztarrek bilkura egin dute eta desagerpena argitzeko eskatu dute.

Hodei Egiluz gogoratzeko bilkura Galdakan. Argazkia: EFE
Hodei Egiluz bilkura. EFE
Hodei Egiluz gogoratzeko elkarretaratzea Galdakaon

0:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galdakaok Hodei Egiluz gogoratu du, hura desagertu zela bost hilabete bete direnean. Bostehun lagun baino gehiago bildu dira udaletxearen aurrean desagerpena argitzea eskatzeko.

Hamar minutu inguru iraun duen bilkura isilpean egin dute.

Ibon Uribe Galdakaoko alkateak herritarren parte hartzea eskertu du. Era berean, Belgikako erakundeek kasuan duten inplikazioa "handia" dela esan du, baina "desagerpena ahalik eta arinen argitzeko pausoak" eskatu ditu.

Asteburuan Galdakaoko hirurogei bizilagun inguru Anberesen izan dira. Hodei Egiluzen desagerpena argitu dadin eskatu eta hainbat ekintza burutu dituzte bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea