Gizartea -

Lan-gatazka

IATetako langileak eta kontzesionarioa aurreakordio batera iritsi dira

Bederatzi hilabeteko grebaren ostean, 60 langile inguruk aurreakordioa sinatu ahal izan dute. Akordioa ostegunean, 13:00etan, sinatzea iragarri dute.

Urnietako IAT. EiTB
Amaitu da Irun eta Urnietako IATetako greba

1:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

TUV Rheinland Iberica konpainiako enpresa batzordeak eta ordezkariak aurreakordio batera iritsi dira arratsaldean, Irungo eta Urnietako IATetako langileek 2013ko ekainetik mantentzen zuten grebari amaiera ezarriz, bi aldeetako iturriek asteazken honetan jakitera eman dutenez.

Aurreakordioaren ostean, akordioa ostegunean, 13:00etan, sinatzea aurreikusi dute.

Sindikatuen arabera, greba amaitutzat emango da, eta langileak datorren astelehenean normaltasunera itzuliko lirateke.

Iturri sindikalek azaldu duenez, aurreakordio honekin "hasiera batean gatazka amaitutzat" eman dute, "IATetan dauden lan-baldintzak errespetatzea" esan nahi duelako.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea