Gizartea -

9 hilabeteko greba

IATetako langileak Urnietako lantokitik irtenarazi dituzte

Sindikatuen eta enpresaren arteko bilera akordiorik gabe amaitu da. Asteazkenean bilera berri bat egingo omen dute.

Hasi de Urnietako eta Irungo IATetako langileen itxialdia

3:33

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013ko ekainetik greban dauden Gipuzkoako IAEetako langileak Urnietako lantokitik irtenarazi ditu Ertzaintzak. Beraien lan-baldintzen defentsan itxialdi bat hasi dute goizean.

Ketxus San Emeterio langile-batzordeko presidenteak adierazi du "desalojoa" sindikatuek eta enpresak Precoren egoitzan izan duten bilerarekin batera izan dela. Akordiorik gabe amaitu da bilera.

San Emeteriok esan du greban dauden langileek itxialdi baketsua egin nahi dutela Urnietako lantokian eta Ertzaintzak "hamar minutuko epea" eman omen die eraikina uzteko.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak, ordea, azaldu du agenteek ez dutela indarra erabili behar izan, tokoia uzteko "konbentzitu" dituztelako.

Irungo eta Urnietako Ibilgailuen Azterketa Teknikoen instalazioetako langileek itxialdia egin dute, greban bederatzi hilabete baitaramatzate. Itxialdia Tüv Rheinland enpresak Urnietan dituen instalazioetan egingo dute.

Langileen batzordeak ohar baten bidez azaldu duenez, protestak gogortzea erabaki dute, lan-hitzarmena berritzea aldarrikatzeko.

Horren ildotik, Tüv Rheinland enpresako zuzendaritzarekin (Precoren Donostiako egoitzan) egingo duten bilera probestuta eta Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean gatazka hau konpontzeko egiten ari diren lana azaltzeko egingo duen agerraldia aprobetxatuta, langileek Urnietako IATn hasi dute itxialdia.

Langile batzordearen arabera, "zuzendaritza akordio batera heltzeko borondate onez egiten diren bileretako batera azaltzen den unean amaituko da greba".

Gainera, langileak asteartean bilduko omen dira Ekonomikoaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin, egoera aztertu eta gatazkari irtenbide bat emateko.

Langileek barkamena eskatu diete "erabiltzaileei", zerbitzuan sortzen ari diren "arazoengatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea