Gizartea -

Anberes, Belgika

Hodei Egiluzen bilaketa ez eteteko eskatu dute Bruselan

Euskaditik abiatutako senide eta lagun taldeari Bruselan bizi diren zenbait euskal herritar gehitu zaizkio. Bilaketari eusteko eta kasua ahanzturan ez galtzeko eskatu zuten atzo Anberesen.

Hodei Egiluzen senide eta lagunak, gaur, Bruselan. Argazkia: Olatz Arrieta
Hodei Egiluzen senide eta lagunak, gaur, Bruselan. Argazkia: Olatz Arrieta
Hodeiren senitartekoek eta lagunek bilaketari eusteko eskatu dute

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxa batek Hodei Egiluz galdakaoztarren bilaketa bertan behera ez uzteko eskatu die agintariei gaur, igandea. Manifestaldia Europako Parlamentuko egoitzatik abiatu da, eta Grand Placen bukatu du ibilbidea.

10:30ean ekin diote ibilbideari eta Euskaditik abiatutako senide eta lagun taldeari Bruselan bizi diren zenbait euskal herritar gehitu zaizkio. Azkenean, ezin izan dira Grand Placen sartu, baimenik ez zutelako. Martxa, halaber, Espainiak Europako hiriburuan duen enbaxadaren aurretik igaro da.

Ibon Uribe Galdakaoko alkateak eskerrak eman nahi izan dizkie "euren eskuan zegoen guztia egin duten pertsona anonimoei", orain dela bi egun Euskaditik 60 pertsona inguruk osatutako talde batek Belgikako kaleetan Hodei Egiluzen bilaketari bultzada bat eman eta gero.

"Jendearen, hiritargoaren, erantzuna, ezohikoa izan da, pertsona askok galdetu digu zergatik daramatzagun jantzita kamiseta hauek eta familiari elkartasuna adierazi dio", esan du Uribek.

Gaur, igandea, goizean, Euskaditik joandako taldeak Europako Parlamentuaren (Brusela) aitzinean elkarretaratze bat egin du Hodeiren aurpegia erakusten duten kamisetekin eta '150 egun' idatzita zuen pankarta bat atera dute, Bruselan bizi diren zenbait euskal herritarrekin eta belgiarrekin batera.

Belgikan diren bitartean, Hodei Bila elkarteko kideek ekintzak antolatzen jarraituko dute, euskal gaztearen bilaketan laguntzeko helburuarekin.

"Gure ustean, herritarrei zuzendutako proposatzen ari diren ekintzok, pertsona anonimoak mezua jaso dezan, Childfocus-en bitartez informazioa helarazi ahal izango dute (...) oso interesgarriak dira, eta horren ildotik jarraituko dugu" baieztatu du alkateak.

Euskaditik joandako batzuk, Anberesen. Irudia: EiTBBerotasuna eta aldarrikapena Anberesen

Hodei Egiluz orain dela 150 Anberesen desagertutako euskal gaztearen gurasoak, senideak eta lagunak Belgikan dira, eta bilaketari eusteko eta kasua ahanzturan ez galtzeko eskatu zuten hiri Belgiarrean atzo, larunbata.

"Anbereseko hiritarrei, Poliziari eta agintariei oroitarazi nahi diegu Hodeik galdurik jarraitzen duela eta ikerketei eustea nahi dugula eta ez ahanzturan galtzea", esan zuen Koldo Ezkerra Hodei Bila elkarteko bozeramaleak.

Elkarte horretako 60 pertsona baino gehiagok, Belgikan bizi diren lagunekin batera, Anbereseko kaleak zeharkatu zituzten, lau taldetan banatuta, eta Egiluzen kartelak jarri zituzten han-hemenka, "Missing" (desagertuta, ingelesez) eta telefono zenbaki bat erakutsiz.

"Gure helburua ikerketa ez eteteko eskatzea da, Hodei aurkitu arte ez etsitzeko, eta bultzada bat emateko etorri gara", esan zuen Agustin Salvador senideen lagun batek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao argazkiak Bruselaseko albisteak gaur