Gizartea -
Denboralearen galerak
150 miloi euro baino gehiago denboraleak egindako kalteak konpontzeko
Diputatuen Kongresuak gaur onartuko du 2014ko lehen bi hilabeteetan denboralearen kalteak konpontzeko otsailaren 21an abian jarritako lege dekretua.
Erredakzioa
Diputatuen Kongresuak gaur onartuko du otsailaren 21ean abian jarritako lege dekretua. Honek dioenaren arabera 150 milioi eurotik gora zuzenduko dituzte 2014ko lehen bi hilabeteetan kostaldean jasandako kalteak konpontzeko. Laguntza hau Atlantikoko eta Kantauriko kostaldean izandako galerak eraberritzeko onartuko dira, Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Herriko herrietara eta hirietara hain zuzen ere.
Espainiako Gobernuak 150 milioi eurotik gora zifratu kalteak: 20 milioi euro ondasun partikularretan eta 130 milioi euro ondasun publikoetan (hondartzak, portuak eta trenbideetako egiturak).
Merkatari txikientzako laguntzak
Hondartzetan eta kostaldeko guneetan kaltetuak izan ziren merkataritza guneak kontuan izanda aipatutako diru laguntzez gain enpresa txikiei zuzendutako laguntza bereziak ditu lege dekretuak.
Gainera, denboraldi turistikoa hasi baino lehen kostaldeko herriek eta hiriek bere kalteak konpondu ahal izateko kreditu bereziak sortu dituzte Azpiegitura Turistikoak Modernizatzeko Finantza Fondoan (FOMIT).