Gizartea -
Kontrolerako saioa, Kongresuan
Rajoy: 'Garoña berriz ere irekitzea Nuclenorren esku dago'
Espainiako presidenteak azaldu duenez, Gobernuak ez du oraingoz erabakirik hartu; izan ere, zentralaren etorkizunari buruzko erabakia "teknikoa da, ez politikoa".
Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak esan duenez, Garoñako zentral nuklearra berriz ere irekitzeko erabakia "teknikoa da, ez politikoa", eta, hortaz, Nuclenor (Endesa eta Iberdrola) jabearen eta Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren (CSN) esku dago.
Horrela erantzun dio Gobernuko presidenteak Aitor Esteban jeltzaleen bozeramaileari. Estebanek zentrala "zaharkituta" dagoela eta berriz ere irekitzeko erabakia alderdi politiko eta erakunde gehienek duten iritziaren aurkakoa dela esan dio Rajoyri.
Espainiako presidenteak azaldu duenez, Gobernuak ez du oraingoz erabakirik hartu; izan ere, zentralaren etorkizunari buruzko erabakia "teknikoa da, ez politikoa".
Garoña berriz ere martxan jartzeko, zentralaren arduradunak (Nuclenor) Industria Ministerioari eskakizun berria egin beharko liokeela esan du Rajoyk eta horretarako uztailaren 5era arteko epea du. Gainera, CSNk Garoña berriz ere irekitzea babestuko lukeen txosten bat egin beharko luke, presidentearen esanetan.