Gizartea -

Cannabis kontsumoa

'Cannabis' elkarteak arautuko dituzte Donostian

Menpekotasunek sortzen dituzten arriskuak gutxitzeko eta kontsumitzaile eta ez kontsumitzaileen eskubideak bermatzeko ordenantza ostiralean onartuko dute.

Marihuana sail bat.
Marihuana sail bat.
Marihuana sail bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udal Gobernuak ostiralean onartuko du Cannabis Elkarte Sozialak arautzeko ordenantza. Hainbat sustantzia eta teknologiarekiko mendekotasunek sortzen dituzten arriskuak gutxitzea helburu duen 2013-2015 Mendekotasun Planaren baitako neurria da ordenantza.

Jon Albizuk, Gizarte Ongizaterako zinegotzia, prentsaurrekoan aurkeztu du ordenantza berria eta honen helburuak "Menpekotasunek sortzen dituzten arriskuak gutxitzea eta kontsumitzaile eta ez kontsumitzaileen eskubideak bermatzea" direla adierazi du.

Bere esanetan "neurri hau orain arte inor ematera ausartu ez den baina hirian aspalditik finkatuta dagoen errealitate bati egokitutako aurrerapausoa da". Gainera, materia honetan Eusko Jaurlaritzak erregulatu beharreko "hutsunea" dagoela adierazi du.

Albizuk adierazi duenaren arabera "arazoa ez dago sustantzian, baizik sustantziaz egiten den erabileran." Zentzu horretan udaletxeak "hainbat sustantzia eta teknologiarekiko mendekotasunek sortzen dituzten arriskuak gutxitzeari ekin dio 2013-2015 Mendekotasun Planari esker".

Donostian 21 Cannabis elkarte daude. Irabazi asmorik gabekoak dira eta eremu pribatuan bazkideen autokontsumorako kanabisa erosi eta banatzen dute. Elkarte hauek orain arte ez dute inolako arautzerik izan eta Donostiako Udala aitzindaria da honelako neurriak hartzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea