Gizartea -

Salaketa

Iruñeko udaltzainen burua inputatu du epaileak, zazpi deliturengatik

Moralaren, langileen eskubideen eta biltzeko askatasunaren aurkako mehatxuak eta indarkeria, lan bazterkeria eta faltsutasuna egotzi diete salatutako agenteei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mari Paz Benito epaileak inputatu gisa deklaratzera deitu du Iruñeko Udaltzaingoaren zuzendaria, ustezko zazpi delitu egotzita.

Udaltzain batek eta Udaltzaingoaren Bilgune Profesionala sindikatuak jarritako salaketaren ondorioz, Simon Santamaría Udaltzaingoaren buruak eta beste lau agentek (kabo bat eta hiru ikuskari) deklaratu beharko dute. Salaketa jarri zutenek txalotu egingo dute erabakia.

Moralaren, langileen eskubideen eta biltzeko askatasunaren aurkako mehatxuak eta indarkeria, lan bazterkeria eta faltsutasuna egotzi diete Iruñeko Udaltzaingoaren agente horiei, eta Mari Paz Benito epaileak delitu horiek egotzita inputatu ditu gaur.

Azken zazpi urteetan udaltzainen egoitza "bolborategia" izan dela adierazi dute salaketaren bultzatzaileek.

Bien bitartean, Simon Santamariarengan konfiantza osoa azaldu du Enrique Maya alkateak. EH Bilduk, bere aldetik, Santamariaren dimisioa eskatu du, eta Enrique Maya alkateari azalpenak osoko bilkuran emateko eskatu dio.

Martxoaren 27an eta 28an deklaratu beharko dute bost auzipetuek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea