Gizartea -

Ikuspegi Behatokia

Euskal herritarren ustez, etorkinak ez dira beharrezkoak lan merkatuan

Krisia hasi aurretik, 10 herritarretatik zortzik kontrakoa esan zuten Immigrazioaren Euskal Behatokiak urtero egiten duen inkestan.

Herritarren %83k ez dute inmigrazioa arazo nagusitzat

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan jaio eta bizi diren herritar gehienek (% 43,9) uste dute etorkinak ez direla beharrezkoak lan-merkatuak dituen beharrak asetzeko. Krisia hasi aurretik, 10 herritarretik zortzik kontrakoa esan zuten Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak urtero egiten duen inkestan. Behatokiak iaz egindako ikerketaren ondorioak gaur eman dituzte jakitera.

Adina, diru-sarrerak eta sinesmenen arabera, jarrera toleranteagoak edo itxiagoak nabarmendu ditu aipatu ikerketak euskal herritarren artean. Adibidez, paperak izan ala ez, hezkuntza eta osasun arretarako eskubidea dutela iritzi dio herritarren gehiengoak, baina ez du gauza bera pentsatzen gizarte laguntzei dagokienez.

Horrez gain, herritarren iritziz, integratzeko ahalegina "etorkinei dagokie", txostenaren datuen arabera.

Hala ere, euskal gizartearen gehiengoarentzat immigrazioa ez da jada arazo. Langabeziak, krisi ekonomikoak, klase politikoak edota ustelkeriak kezka handiagoa eragiten dute, Gorka Moreno, Ikuspegiko zuzendariaren esanetan.

Krisi ekonomikoak "lotura zuzena" dauka gizarteak etorkinei buruz duen iritziarekin. Krisia hasi aurretik herritarren % 80k uste zuen lan-merkaturako beharrezkoak zirela, baina orain % 35ek soilik du iritzi hori.

Zaintza lanetarako etorkinak kontratatzen dira, baina, oro har, baldintza txarretan, ikerketaren arabera. Bizikidetzari dagokionez, herritarren gehiengoak uste du etorkinak direla bertako ohituretara egokitu behar dutenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea