Gizartea -
Ospitalean
Rego Vidal presoa ospitalean izan da iktus bat izan ostean
75 urte ditu presoak eta lau egunez Donostiako ospitalean izan da otsailaren 23an iktus bat izan ostean. Etxeratek askatzea eskatu du.
Etxeratek jakinarazi duenez, Juan Jose Rego Vidal presoak iktus bat izan zuen otsailaren 23an eta lau egunez Donostiako ospitalean izan zen. 75 urte ditu eta elkarteak askatzea eskatu du.
Etxeratek azaldu duenez, Donostiako presoak atsedena hartu behar du medikuak hala eskatuta eta medikazioa hartu behar du. Gainera, bere egoera "oso larria" dela uste du, "2012.urtetik darama zigorra etxean betetzen, kontrol neurri zorrotz eta ordutegi berezien pean. Egun, goizeko 10.00etatik 15.00tara soilik atera daiteke etxetik. Asteartero Martuteneko espetxera sinatzera joan beharra du, non hankan lotuta daraman kontrol-gailua berrikusten dioten".
Horrela, Estatuan dauden "preso gaixoen egoeraren aurrean beraien eskubideen urraketa erabatekoa ozen" salatu du Etxeratek.