Gizartea -

Abortuaren eskubidea

EAJ, EH Bildu eta PSEko legebiltzarkideak, abortuaren legearen aurka

"Abortatzeko eskubidea bermatzeak ez du esan nahi inor horretara derrigortuta dagoenik", azaldu dute agiri batean.

EAJ, EH Bildu eta PSEko parlamentari emakumeak. Argazkia: EFE
EAJ, EH Bildu eta PSEko parlamentari emakumeak. Argazkia: EFE
EAJ, EH Bildu eta PSEko parlamentari emakumeak. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJko, EH Bilduko eta PSEk emakume legebiltzarkideek bat egin dute Espainiako Gobernuari abortuaren legea bertan behera uztea eskatzeko. "Emakumeen eskubideen atzera pausu erraldoia da, eta eraso larria", adierazi dute.

Talde horietako legebiltzarkideek -PPkoek ez dute parte hartu- ekitaldi batean parte hartu dute, Gasteizko Legebiltzarraren kanpo aldean eta abortuaren eskubidearen aldeko agiri bat irakurri dute.

Leixuri Arrizabalaga (EAJ), Laura Mintegi (EH Bildu) eta Gloria Sanchez (PSE) izan dira bozeramaileak eta, esan dutenez, legearen erreformak "gorputzaren, sexualitatearen eta amatasunaren inguruko erabakiak hartzeko eskubidea" kenduko dizkie.

"Ama izan edo ez (eta baita zenbat seme-alaba izan nahi dituen) emakume bakoitzaren erabakia da. Amatasuna aukera bat izan behar da eta ez inposaketa bat", defendatu dute. "Abortatzeko eskubidea bermatzeak ez du esan nahi inor horretara derrigortuta dagoenik", azaldu dute.

Abortua "eskubidea da, ez delitua", esan dute Mintegik, Arrizabalagak eta Sanchezek. Horregatik, haurdunaldia bertan behera "doan eta modu seguruan" uzteko eskubidea defendatu dute, orain arte bezalaxe.

PPren gobernuak egin nahi duen lege erreforma "arduragabea eta atzerakoia" da beraien ustez eta "kode etiko eta morala inposatzea" du helburu. Espainiako Gobernuari legea erretiratzeko eta euskal instituzioei eta gizarteari legearen aurka mobilizatzea eskatu diote .

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Albisteak gaur