Gizartea -

MCC

Fagor eta Edesako bazkideek ekarpenak bueltatzeko eskatu dute

Eskuratu eta Ordaindu elkarteek bi kooperatibetan egindako ekarpenak bueltatzeko eskatu diote Mondragon Korporazioari eta salatu dute zuzendaritza berriak uko egiten diola kooperatiben filosofiari.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskuratu eta Ordaindu elkarteen barruan dauden Fagor eta Edesako 300 kooperatibista baino gehiagok protesta egin dute Elorrion.

Bi kooperatibetan egindako ekarpenak bueltatzeko eskatu diote Mondragon Korporazioari eta salatu dute zuzendaritza berriak uko egiten diola kooperatiben filosofiari.

Eroskiren bulegoetan protesta egin dute, Elorrion. Eskuratu eta Ordaindu elkarteetan Fagor Electrodomesticos eta Edesako 1.000 bazkide baino gehiago daude eta guztira 50 milioi euro eskatzen dituzte.

Protestaldian, manifestariek lau pankarta eraman dituzte beraien aurrezkiak itzultzeko eskatuz. Gainera, horrelako abestiak bota dituzte: "Quién lo diría, quién lo diría, que el Grupo Mondragón sea la vergüenza de Euskal Herria" ("Nork esango luke, nork esango luke, Mondragon Taldea Euskal Herriaren lotsa izango zela").

Bi elkarteek elkarrekin egin duten lehen ekitaldia izan da eta Mondragon Taldearen erantzukizuna salatu dute, enpresa horiek hartzekodunen konkurtsoan sartu direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor albisteak