Gizartea -

Emakumearen Nazioarteko Eguna

Egunerokoan berdintasuna lortzeko pausoak ematea eskatu du Emakundek

Emakumearen Euskal Erakundeak kanpaina aurkeztu du "Berdintasunarekin aurrera goaz, eman pausoa" lelopean, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Argazkia: EiTB
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Argazkia: EiTB
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguneroko erabakietan berdintasuna lortzeko pausoak ematea babestu du Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira prestatu duten kanpaina aurkezteko Gasteizen egindako prentsa agerraldian.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak Arca plazan ezarritako zebrabide bat gurutzatu du modu sinbolikoan, berdintasunera bidean eman beharreko pausoak irudikatzeko.

Emakundek gaur aurkeztu duen kanpainaren leloa "Berdintasunarekin aurrera goaz, eman pausoa" da.

"Berdintasuna lortzeko pausoak ematera gonbidatu nahi ditugu hiritarrak", azaldu du Landaidak. Horren ustez, "egunerokoan, familian, lanean edota lagunartean hartzen diren erabakiek eragina dutela jakitun izan behar dute hiritarrek".

Gizonezkoen baloreetan oinarritutako gizartean bizi garela, eta berdintasunezko sistema lortzeko baloreak aldatzea ezinbestekotzat jo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakunde berriak