Gizartea -

BilbaoDendak

Dendariak: 'Istiluak kalegarriak dira Bilboren irudiarentzat'

Foro ekonomikoan izandako istiluak aurrerantzean ez errepikatzea espero duela nabarmendu du BilbaoDendakek, "hain eraso larriak izateaz gain, gure hiriaren irudiarentzako oso kaltegarriak direlako".

Bilboko istiluen irudia. EiTB
100.000 euroko kaltea eragin zuten atzo Bilboko istiluetan

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BilbaoDendakek 2.000tik gora denda eta ostalaritza lokalak batzen ditu, gehienak enpresa txiki eta ertainak, eta foro ekonomikoa egiten ari zirenean izandako istiluak aurrerantzean ez errepikatzea espero duela nabarmendu du, "hain eraso larriak izateaz gain gure hiriaren irudiarentzako hain kaltegarriak direlako", azaldu du.

Bilboko Udaleko bozeramaileen batzarrak hartutako akordioekin bat datorrela azaldu du, eta hartutako hainbat elkartasun adierazgarri eskertu nahi izan ditu. "Espresuki eskertu nahi ditugu udal zerbitzuaren arreta eta eragingarritasuna; haien laguntzari esker gure normaltasunera hain azkar bueltatzea lortu dugulako", irakur daiteke oharrean.

"Honez gain gure elkartasuna eskaini nahi diegu erasoak sufritu dituzten langile guztiei, bereziki beldur eta harridura guztiaren ondoren lehenbailehen normaltasunera bueltatzeko egin duten ahaleginagatik", adierazi du.

BilbaoDendak kaltetu guztien eskura jarri da, bazkideak izan ala ez, bere laguntza izan dezaten edozein kudeaketa aurrera eramateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea