Gizartea -

Global Forum

100.000 euroko kaltea eragin zuten atzo Bilboko istiluetan

21 banketxetan, 19 denda edo tabernatan, hotel batean, Euskalduna Jauregian eta Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzaren egoitzan eragin zituzten kalte handienak.

Istilu larriak Bilboko Kale Nagusian

0:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko erdigunean eta Zazpikaleetan 100.000 euroko kaltea egin zuten atzo istilu eragileek, Udalak gaur ohar batean jakitera eman duenez.

Udalak bildutako kalteen zerrendaren arabera, 21 banketxetan, 19 denda edo tabernatan, hotel batean, Euskalduna Jauregian eta Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzaren egoitzan eragin zituzten kalte handienak.

Horrez gain, erasotzaileek 160 zaborrontzi mugitu zituzten eta beste 17 erre. Sei autobus geltokik, autobus batek eta Udaltzaingoaren furgoneta batek eta Correosen beste batek ere jasan zituzten kalteak.

Zazpi ordu iraun zituzten istiluetan, besteak beste, harriak, estoldetako tapak, paperontziak eta kaleko seinaleak erabili zituzten aipatutako horietan kalteak egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea