Gizartea -

Plataforma

Itziar auzo udal izateko prozesua babesteko plataforma bat sortu dute

Itziarreko bizilagun talde batek Itziar auzo udal izateko prozesua babesteko plataforma bat sortu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itziarreko bizilagun talde batek Itziar auzo udal izateko Debako Udalak hasi duen prozesua babesteko Denon Herria izeneko plataforma sortu du.

Joan den urrian Debako Udalbatzarrak auzo udala eratzeko prozesuari onespena eman ostean, prozesua babestea du xede plataformak.

"Denon Herriak ezaugarri bat du: Debako eta Itziarreko bizilagunek osatzen dute. Elkarrekin gaude helburu bera dugulako: Deba danok biltzen gaituen herria izatea nahi dugu", esan dute taldekideek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea