Gizartea -

Denboralea

Euriteengatik abisu horia ezarri dute Gipuzkoan eta Bizkaian

Aurtengo egunik euritsuenetakoa da gaurkoa: gaurtik bihar goizaldera bitartean, Kantauri ertzeko hainbat tokitan,  metro karratuko 60 litro botako ditu.

Denborale berriaren aurrean, neurriak hartu dituzte euskal kostaldean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaian eta Gipuzkoan abisu horia ezarri du Segurtasun Sailak, botatzen ari den eta datozen orduotarako espero diren euriteengatik. Olatuei dagokienez, berriz,  itsasoa baretu egin da azken orduotan, eta laranjatik horira jaitsi dute alerta.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako  Zuzendaritzak ohar batean jakinarazi duenez,  bihar ere euri asko egitea aurreikusten da, eta beraz, abisu horiari bihar arte eutsiko diote, gutxienez.  Itsasoa, berriz, berriro zakartu egingo da eta alerta laranja ezarriko dute bihar arratsaldetik aurrera, zazpi metrorainoko olatuak espero baitira, batez ere, arratsalde-iluntze partean.

Aurtengo egunik euritsuenetakoa da gaurkoa: gaurtik bihar goizaldera, Kantauri ertzeko hainbat tokitan,  metro karratuko 60 litro botako dituela esan dute  Jaurlaritzako meteorologia zerbitzukoek. Arratsaldetik aurrera botako du euri gehien.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa