Gizartea -
Arroyo de Benienzarren
210 etorkin sartu dira Melillan, hesia gaindituta
Melillara sartu bezain laster, etorkinentzako aldi baterako zentrora abiatu dira, garaipen oihuen artean.
Erredakzioa
214 etorkin sartu dira Melillan goizeko lehen orduan, hesia gaindituta, polizia-iturriek jakitera eman dutenez. 2005. urtetik, Melillara sartu den etorkin kopuru handiena izan da gaurkoa.
Beni Enzar izeneko gunetik sartu dira eta segituan etorkinentzako aldi baterako zentrora abiatu dira garaipen oihuen artean.
Carlos Montero zentro horretako zuzendariak azaldu duenez, litekeena da datozen orduetan etorkin gehiago iristea eta aldi-baterako zentroan dagoeneko 1.300 pertsona daudela ohartarazi du, nahiz eta 480 pertsona hartzeko gaitasuna besterik ez izan.Horregatik, osasun eta sukalde zerbitzuak indartu behar izan dituztela adierazi du. Espainiako Armadari eta Gurutze Gorriari kanpin-denda gehiago eskatu dizkiete, etorkin guztiek lo egiteko toki bat izan dezaten.