Gizartea -

Ebakuntza baten ostean hil zen

Osakidetzak 124.000 euro ordainduko ditu, paziente baten heriotzagatik

Ebakuntza egin eta egun batzuetara hil zen gizonezko baten alargunarekin eta seme-alabekin akordioa lortu du Osakidetzak, eta, horri esker, auzitara jotzea saihestu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetza eta EAEko Pazienteen Babeserako Elkartea akordio batera iritsi dira eta 124.248 euro ordainduko dizkiote ebakuntza baten ostean hil zen gizonezko baten alargunari eta seme-alabei.

Akordioa otsailaren 3an lortu zuten, eta, horri esker, auzitara jotzea saihestu dute.

2011ko irailaren 12an Bilboko Gurutze Gorriaren ospitalean ebakuntza egin eta ordu batzuetara, gizonezkoa Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan zuten, eta "hemoperitoneo masiboa" eta "arterian odoljario aktiboa" atzeman zizkioten bertan. Haren egoerak, baina, okerrera egin zuen eta irailaren 18an hil zen.

Alargunak eta seme-alabek kalte-ordainak eskatu zituzten orduan, senideari arreta desegokia eman ziotela iritzita, eta Osakidetzak indemnizazioa ematea onartu du orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa