Gizartea -
Aita santuari bisita
Gernikako Arbolaren zatia eta Athletic-en liburua, Aita Santuarentzat
Bilboko gotzainak Vatikanoan egindako harreran Francisco aita santuari eman dizkion opariak dira.
Erredakzioa
Mario Icetak, Bilboko gotzaina, Gernikako Arbolaren zati bat eta 1947ko Athletic eta Argentinako San Lorenzo de Almagro futbol taldeen arteko partiduari buruzko kroniken liburu bat oparitu dizkio Francisco aita santuari.
Vatikanoan estatuko probintzietako 83 gotzainei egindako harreran eman dizkio opari hauek Icetak. "Ad Limina" izeneko bisita aprobetxatu du Bilboko eta Bizkaiako kirol eta erlijio sentiberatasunak erakusteko.
Icetak oparitutako gauzen artean Gernikako, gotzainaren jaioterria, Arbolaren zati bat aurkitzen da "bilgune eta adiskidetze" sinbolo bezala.
Franciscoren futbol zaletasuna jakinda Athletic-ek, Zarrak gidatua garai horretan, eta Argentinako San Lorenzo de Almagro taldeek, Zubieta euskal jokalaria bertan zela, elkarren aurka 1947. urtean jokatutako partiduaren kronikak biltzen dituen liburua ere oparitu dio.
Gainera, Icetak Santiagoko katedralari eta Begoñako basilikari buruzko liburuak ere oparitu dizkio.