Gizartea -

Bizkaia

Ertzaintza Mungiako 92 urteko gizonezko baten bila ari da

Larunbat eguerdian desagertu zen, mendira paseatzera joan eta gero. Ertzaintzak laguntza eskatu du gizonaren bilaketan, 112 edo 946156677 telefono zenbakietara deitzea eskatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Mungiako (Bizkaia) 82 urteko gizonezko baten bilaketari ekin dio, larunbatean desagertu zen, eguerdian, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Bilaketa atzo arratsaldean abiarazi zuten, familiak abisua eman ostean. Gizona mendira joan zen paseatzera eta geroztik ez dute horren berri izan. Bilaketa goizaldeko 03:00ak arte luzatu dute bart, eta gaur 08:30ak inguruan egin diote berriro.

Ertzaintzak informazioa eskatu du gizona topatzeko lanetan laguntzeko. Norbaitek informaziorik badu, honako telefono zenbakietara dei dezake:

SOS Deiak 112

Mungiako Udaltzaingoa 946.156.677

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintzaren albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Mungia albisteak Desagertutako pertsonak Euskadiko adinekoak SOS Larrialdiak