Gizartea -

Erredurak

Langile bat zauritu da Lasarte-Orian, gas-leherketa baten ostean

Kutxatila baten garbiketa lanetan ari zen eta, leherketaren ondorioz, erredurak ditu gorputzean. Beste langile batek ere zauriak izan ditu.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lasarte-Orian kutxatila bat garbitzen ari zen langile bat zauritu da. Gas-leherketa bat gertatu eta erre egin da, Segurtasun saileko eta Donostiako udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

11:55ean gertatu da lan-istripua Lasarte-Oriako Ola kalean. Bertan, bi langile garbiketa lanetan ari ziren, kutxatila batean.

Dirudienez, kutxatilaren barruan zeuden gasak leherketa bat eragin du eta erredurak eragin dizkio gorputzeko goialdean langileetako bati.

Besteak ere zauriak izan ditu, baina txikiagoak. Bizarra erre du leherketaren ondorioz, Segurtasun sailak jakinarazi duenez, eta horrek deitu du larrialdietara, bere lankidea erretzen ari zela esanez.

Osakidetzako anbulantzia bat bertaratu da eta ospitalera eraman dute. Bitartean, suhiltzaileak bertan gelditu dira kutxatilaren gas maila kontrolatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lasarte-Oria argazkiak