Gizartea -

Hezkuntza-erreforma

LOMCE legea indargabetzeko ekimen berri bat aurkeztu dute

Bestalde, Konstituzionalaren aurrean hezkuntza-erreformaren aurka aurkeztuko duen helegitea prest du PSOEk. Gainerako alderdiekin negoziatzeko pronto daudela azaldu du.

LOMCE legea indargabetzeko ekimenaren aurkezpena. EFE
LOMCE legea indargabetzeko ekimenaren aurkezpena. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOE, CiU, Izquierda Plural (IU-ICV-CHA), PNV, ERC, BNG, Kanaria-Kanarias Berria koalizioa, Geroa Bai, eta Compromis alderdiek ekimen bat aurkeztu dute astearte honetan Diputatuen Kongresuan, LOMCE legea indargabetzeko. Lege hori 2014-2015 kurtsoan martxan jartzeko Gabonak baino zertxobait lehenago onartu zuten Behe Ganberan.

Ekimen honen aurkezpenarekin, "oposizioko alderdiek ekimen parlamentario batean islatu dute uztailean Werten legea indargabetzeko sinatutako akordioa. Aurkeztutako ekimena Kongresuko bileran aurkeztuko da eztabaidatzeko".

Bi puntu

Ekimenak bi puntu ditu. Horietako lehenak Gobernuari LOMCE legea indargabetzeko beharrezko ekimenak "bultzatzeko" deia egiten dio, horren aplikazioa berehala geldiarazteko eskatzeaz gain.

Bigarrenean, oposizioko alderdiek Gobernuari negoziazio prozesu bat hastea eskatu diote, eta "benetako elkarrizketa" administrazioekin, hezkuntza komunitatearekin eta indar politikoekin.

Konstituzionalean LOMCEren aurkako helegitea jartzea eskaini du PSOEk

Mario Badera Kongresuan PSOEko Hezkuntza bozeramaileak azaldu duenez, sozialistek Konstituzionalaren aurrean hezkuntza-erreformaren aurka aurkeztuko duen helegitea prest dute dagoeneko. Halaber, gainerako alderdiekin negoziatzeko pronto daudela azaldu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
LOMLOE hezkuntza legea