Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakume bat hil da senar ohiaren eskuetan Eskorialean
Guardia Zibilak jakitera eman duenez, larunbatean, Madrilen, Eskorialean, banku batean aurkitutako emakumearen heriotza emakumeen aurkako indarkeriaren kasu bat da, bigarrena Madrilen, aurten.
Erredakzioa
Guardia Zibilak astelehen honetan azaldu duenez, larunbatean Madrilen, Eskorialean, banku batean aurkitutako emakumearen heriotza emakumeen aurkako indarkeria kasu bat da, bigarrena Madrilen aurten.
Guardia Zibilak Madrilen duen Komandantziatik jakitera eman dutenez, bikotekide ohiaren heriotzaren ustezko egiletzat hartuta atxilotu dute, engainuzko gizahilketa leporatu diote.
Osasun, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasun Ministerioak oraindik ez du kontatu Eskorialeko biktima bere estatistiketan. Ondorioz, oraingoz zazpi emakume hil dira, euren bikotekideen edota bikotekide ohien eskuetan 2014an.
Antonio Vicente Eskorialeko (Madril) alkateak azaldu duenez, gizonezkoa duela hilabete batzuk atxilotu zuten, hildako emakumeari eraso egitea leporatuta, baina geroago aske geratu zen "bere aurkako salaketarik ez zegoelako".