Gizartea -
Noos auzia
Fiskaltzak 10 urtetik gorako zigorra eska dezake Urdangarinentzat
Dirua bidegabeki erabiltzea, faltsukeria eta delitu fiskalak egotzi dizkie fiskalak inputatuei, gaur PRISA taldeko hedabideek argitaratutakoaren arabera.
Erredakzioa
Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak 17 urteko espetxe zigorra eskatuko du Iñaki Urdangarinen aurka eta beste 15 Diego Torres Noos Institutuko bere kidearentzat. Dirua bidegabeki erabiltzea, faltsukeria eta delitu fiskalak egotzi dizkie fiskalak inputatuei, gaur PRISA taldeko hedabideek argitaratutakoaren arabera. Bestalde, Efe agentziak adierazi du Fiskaltzak 10 eta 19 urte arteko espetxealdia eskatuko duela Urdangarinentzat.
PRISA taldeak jakitera emandakoaren arabera, Cristina infantari 600.000 euro ordaintzeko eskatu du Fiskaltzak, Aizon sozietatean % 50ean parte hartzea leporatuta. Sozietate horretan 1,7 milioi eskuratu zituen Iñaki Urdangarinek.
Miguel Tejero Diego Torresen koinataren aurka 17 urteko espetxe zigorra eskatu du Fiskaltzak.
Horrez gain, beste 24 pertsona auzitik kanpo utziko ditu, tartean Carlos Garcia Revenga, infanten idazkaria edota Ana Maria Tejeiro Diego Torresen emaztea.