Gizartea -

Agiria

Melilla: 1.400 etorkin Espainiara igarotzen saiatu dira gauean

La Delegación del Gobierno en Melilla ha difundido un vídeo en el que muestra cómo numerosas personas avanzan en fila india en una zona montañosa.

1.123 etorkin erreskatatu dituzte Lanpedusatik gertu

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Melillan Espainiako Gobernuak duen ordezkaritzak ohar baten bitartez jakinarazi duenez, 1.400 etorkin inguru Espainiako muga igaroten saiatu dira gauean, hainbat taldetan. Bideo batean azaltzen denez, hainbat lagun bata bestearen atzetik doaz mendi inguruan.

Jakinarazi dutenez, 800 lagun inguruko lehen talde bat Gurugu mendi inguruan antzeman zuten 22:00ak baino lehenago. "Guardia Zibilak legez kanpoko sarrerak ekiditeko protokoloa jarri zuen martxan eta, Marokoko indar polizialekin batera, talde hori mugara hurbiltzea ekidin zuten", gaineratu dute.

Etorkinak talde txikitan banatu ziren, eta horietako handiena, 400 lagun ingurukoa, Espainian sartzen saiatu zen 02:00ak aldera, Ibai Gorritik. Horrel, 200 lagun inguruko talde bat eta 600 inguruko beste bat Txinatar Auzoan antzeman zituzten, osteguneko 04:55 eta 05:19 inguruan.

Gobernuko ordezkaritzaren ustez, "presioa etengabea da eta Guardia Zibilak, Marokoko poliziarekin batera, 2005eko salto jendetsua ez gertatzea ekidin du. Orduan, hilabetean 2.000 etorkin inguru sartu ziren hirian".

Ezbeharra Ceutan

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Diputatuen Kongresuan azaltzea eskatu du Ceutako kostaldean gertatutakoaren inguruko xehetasunak emateko: bederatzi etorkin itota hil dira hiri autonomoan sartzen saiatuta.

Gobernuaren izenean ezbeharra sentitzen duela azaldu du Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak eta Fernandez Diazen eta Gobernuaren nahia Ceutan gertatu dena azaltzea dela, eta horrela egingo duela Kongresuan datorren astean.

Gertatutakoaren inguruko hainbat bertsio daude, baina horren inguruan ez da aritu Saenz de Santamaria. Hainbat iturrik azaldu dutenez, Guardia Zibilak ez zuela etorkinak bizirik mantentzeko ezer egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea