Gizartea -
Denboraleak
Haizeteei eta olatuei aurre egiteko aholkuak
Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritzak aholkuak eman ditu haize zakarra dagoenerako edota olatuengatik alerta ezartzen dutenerako.
I.G. / EITB.COM
Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritzak aholkuak eman ditu haize zakarra dagoenerako edota olatuengatik alerta ezartzen dutenerako. Hona hemen herritarrentzako aholku batzuk:Haize zakarra- Itxi ateak eta finkatu leihoak eta olanak
- Kendu loreontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak
- Behar-beharrezkoa ez bada, ez joan mendira alerta ezarritako ordu horietan, eta, joan behar baduzu, babes-neurri egokiak hartu
- Urrundu erlaitzetatik, hormetatik, zuhaitzetatik edo publizitate-hesietatik, eta kontu handiz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurrean bazaude
- Aldamioak, garabiak eta obrako bestelako elementuak finkatu
- Ahal bada, ez egin errepideko joan-etorririk, eta, edonola ere, aurrez neurriak hartu
- Informa zaitez joango zaren edo igaroko zaren aldeko meteorologia-baldintzei buruzItsasoan bazaude:- Urrundu zaitez haize gogorrek eragin ditzaketen olatuen eta mareen eragina jasan dezaketen lekuetatik
- Ez erabili itsasontzirik, eta berrikusi horien amarrak
- Ez egin uretako kirolik
- Ez bainatu urruneko hondartzetan, behar beste ezagutzen ez dituzunetan edo zaintza eta salbamenduko zerbitzurik ez daukaten hondartzetan
- Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (haitz, kai-mutur, moila...)
- Ez hurbildu itsas pasealeku, kai-mutur edo itsaslabarretara. Uraren indar handiak eraman egin zaitzake