Gizartea -

Protesta

Gure Hezkuntzak Lomce legea ez aplikatzeko eskatu dio Jaurlaritzari

Blanka Martínez de San Vicente plataformako kide eta Ibaiondoko irakasleak kritika egin dio legeari eta 40 urteko atzeraldia dela azaldu du.

'Gure Hezkuntza' plataformaren protesta, Eusko Jaurlaritza aurrean. Argazkia: EFE
'Gure Hezkuntza' plataformaren protesta, Eusko Jaurlaritza aurrean. Argazkia: EFE
'Gure Hezkuntza' plataformaren protesta, Eusko Jaurlaritza aurrean. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Hezkuntza plataformak Lomce legea "ez aurten, ez inoiz" ez ezartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Plataforma horrek Arabako hiriburuko ikastetxeetako ehun ikasle, irakasle eta guraso baino gehiago bildu ditu Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen eraikinaren aurrean.

Ibaiondo eta Tokieder eskoletako ikasleek Santa Agueda bezpera ospatu dute Gasteizko gobernuaren eraikinaren aurrean eta Blanka Martínez de San Vicente plataformako kide eta Ibaiondoko irakasleak kritika egin dio legeari eta 40 urteko atzeraldia dela azaldu du.

Eusko Jaurlaritzak esan du ez dagoela datorren ikasturtean ezartzeko denborarik, ezta testuliburuak edota edukiak Lomce legearen arabera aldatzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza Lege Berria albisteak