Gizartea -

Denboralea

Alerta laranja berriz ezarriko dute larunbatean 6 metroko olatuengatik

Gaur abisu horia ezarri dute, elurragatik. Egunaren lehen partean elur-kota 600 metroan egon da, baina, pixkana-pixkanaka, igotzen joango da, eta 1.000 metrora helduko da gauean.

Olatuak Donostiako Pasealeku Berrian. Argazkia: EiTB
Olatuak Donostiako Pasealeku Berrian. Argazkia: EiTB
Olatuak Donostiako Pasealeku Berrian. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Sailak alerta laranja berriz ezarriko du larunbatean, arratsaldean sei metro baino gehiagokoak izan litezkeen olatuengatik.

Azken egunetako denboralaren ondorioz, 43 urteko gizon bat hil da Ondarroan, portuan zegoela olatu batek itsasora bota ondoren. Halaber, kalte materialak izan dira Donostian, Kursaaleko zubian eta hainbat dendatan.

Ostiralerako ez dago abisurik, baina, larunbat goizean olatuak lau metrokoak izango dira. Arratsaldean, arriskua handiagoa izango da eta olatuak bost eta sei metro artekoak izango dira 15:00etatik aurrera, gauerdira arte.

Gaur abisu horia ezarri dute, elurragatik. Egunaren lehen partean, lur-kota 600 metroan egon da, baina, pixkana-pixkanaka, igotzen joango da, eta 1.000 metrora helduko da gauean.

Abisu horia ezarriko dute berriz ere larunbatean; izan ere, elur-kota jaisten joango da eta 600 metrora kokatuko da egunaren azken orduetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea